miércoles, 1 de diciembre de 2010

Sentipena, eragina, literatura

Ikasketa guztiak euskaraz egin baditut ere, euskal literaturaren irakurle amorratua ez naizela aitortu behar dut. Irakurtzea benetan gustuko dudan hobby-a da eta alor zein gaia ezberdinetako lanak irakurri ditut, baina gustukoenak beti gaztelaniaz irakurri ditut. Hala ere badira nolabaiteko sentipenen bat sorrarazi nauten euskaraz idatzitako lanak eta horietako bat Anjel Lertxundiren Eskarmetuaren Paperak izeneko obra litzateke.

Idazle eta lan baten inguruko adjektibo positiboak dotore era modu literarioan azaltzea zaila iruditzen zaidanez, norbaitek nonbait liburu honi buruz eta idazle honi buruz adierazitakoa errepikatzea egokiena iruditzen zait, hitz horiek pentsatzen ditudan berberak bait dira eta:


"Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.

Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea".

martes, 30 de noviembre de 2010

Kalean hotz, literaturaren txoko epela Urberan.org gunean

Uberan.org gunean ahalko dira euskarazko literatura zaleak . Nobelagintza soilik ez, antzerkigintza, bertsolaritza, letragintza eta abar bilduko ditu webgune honek. 
Euskal literatura izango da webgunearen muina, baina sortzaileen arteko zubi ere nahi du izan atariak. Horiek horrela, argazkilariak, irudigileak, musikariak… ere izango dute lekurik Uberan.org helbidean.
"Euskal literaturaren itsasoan asko dira han-hemenka bidea urratzen ari diren ontziak, eta bakoitzak du bere ubera. Arrasto horren atzetik jardungo gara HUn, li-teraturak ematen duen guztiari argazkia ateraz", diote arduradunek. 
Biltegi huts izatetik baino harago doa HU. Euskal literatura zaleen ataria izango da. Bertan batuko dira idazle, irakurle, sortzaile txiki, handi, zahar eta berri. Horretarako, bederatzi atalez osatu dute webgunea.
 
Kaia izeneko nabigatzailearen bidez, home horretan, ausazko irudi batekin egingo du topo erabiltzaileak, parean euskal idazle batek egindako hausnarketa duena. 50 artistekin eta 60 bat idazlerekin daukate hitzarmena, dagoeneko, beraien lanak publikatzeko. Hala ere sormen lan bakoitzak, autorearen araberako lizentzia izango du: copyleft ala copyright.

Aingura hegoduna atalak nahi duenak nahi dituen testual argitarazeko aukera ematen du. Oso era errazean, irudiak txertatu, olerki itxura eman edota nahi den moduan igotzeko. Hala ere, webgunea parte hartzaileen aktibitateak aberastuko badu ere, hilean laupabost artikulu sakon eta 50 bat albiste eskegiko dituzte  Euskal Idazleen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntzari esker.

lunes, 29 de noviembre de 2010

Euskadi Literatura Sariak 2010

Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak irabazi du aurtengo Euskadi Literatura Saria, euskarazko haur eta gazte literaturako kategorian, "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" eleberriari esker.
Bestalde, gaztelaniazko haur eta gazte literaturako kategoriako saria eman gabe geratu da, epaimahaiaren arabera, "aurkezturiko lan batek ere ez duelako kalitate baldintzarik bete".
Euskarazko itzulpengintzako kategoriari dagokionez, saria Jesus Mari Mendizabal Iraola ormaiztegiarrak irabazi du, Horacio Quirogak idatziriko "Eguzki kolpea" lanaren itzulpenagatik.
Halaber, ilustraziorik onenaren Euskadi Saria Jokin Mitxelenak jasoko du, "Ipuin-kontalariaren lapikoa" obran eginiko marrazkiengatik. Bestalde, saiakera onenak Joxe Azurmendi Otaegiren "Azken egunak Gandiagarekin" eta Miguel Sanchez-Ostiz Gutierrezen "Sin tiempo que perder" izan dira.
Euskadi Literatura Sarien irabazle guztiek 18.000na euroko diru-saria lortuko dute, eta beste 4.000na euro jasoko dute beren lanak beste hizkuntzetan argitartzen badira. (Europa Press)

martes, 26 de octubre de 2010

Blog-en azterketa

Aztertu ditudan 5 blogak bi hedabide ezberdinetakoak dira, alegia, Deia eta Berriako ziber-hedabideenak. Deiaren kasuan Pablo Viñas eta Kike Santaren-en blogak izan dira aztergai.
Deiako bi blog hauetako edukiak aunitz ezberdinak dira, Pablo Viñas-en "Exposición Permanente" izeneko blogak argazkilaritzan oinarritzen da, argazkilari lagunen lanak zein propioak plazaratzeko bide gisa erabiltzen duelarik. Kike Santaren "Jai Alai" blogean berriz, euskal politika da nagusitzen den gaia. Sortze datari dagokionez ere, bata 2008an sortutakoa da Kikerena berriz aurtengo ekainean sortutakoa, lehenengoan noski bigarrenean baino eduki gehiago aurki genezakeelarik.
Pablo Viñas kazetaria ez den bitartean, Kike Santarenek Deian lan egin ohi du. Horregatik agian, "Jai Alai" blogak zerbitzu gehiago eskaintzen ditu, tag, barne blogroll-ak eta bilatzailea adibidez, baina iruzkinak egiteko aukera egonda ere, ez da halakorik aurkitzen sarrera bakar batean. Deiako bi blog hauetan ezinezkoa da egileen profila ikustea.
Multimediari buruz mintzatuz gero Pablo Viñas-en "Exposición Permanente" blogan ez dago bideo edo audioaz gozatzeko aukerarik, ezta tag edo blogroll-ik. Erabiltzaileentzako zerbitzuak, hau da iruzkinak hautatu eta puntuatzeko aukera edo antzeko guneekiko loturarik ere ez dago. Kike Santaren "Jai Alai" blogaren kasuan berriz audio zein bideo sarrerak badira.

Berriaren kasuan hiru izan dira aztertutako blogak: Pello Urzelai-en "Konponbidearen Talaia", Eneko Bidegain-en "Ipar haizea" eta Imanol Muruaren "Mahaia jokoan". Lehenengo biak 2005an sortu ziren bitartean, Imanol Muruaren bloga 2009an sortutakoa da. Hirurak jorratutako gaian bat egiten dute, alegia, Euskal Herriko politika, baita lanbidean ere, Deiako blogan ez bezala kasu honetan denek Berria hedabidearentzako lana egiten bait dute.
"Konponbidearen Talaia" izeneko blogak argazki, audio zein bideoak ikusteko aukera ematen du, beste biak berriz ez dute multimedia eta argazkiak ikuskatzeko aukerarik ematen. Hala ere, hiruak blogetara eramaten ez duten barne estekaz jabetzen dira eta rss zein artxibategiaz gozatzeko aukera eskaintzen dute. Deiako blogekin nolabaiteko lotura egin beharko balitz, bistakoa da Berriako hiru blog hauetan ere ez dagoela iruzkinen inguruko epaiketa edo bozketarik egiteko aukera.

Aztertutako bost blogen nolabaiteko ondorio globalak atera nahi izanez gero, bistakoa da aztertutako bitartekari guzti hauetan jarraitzaileen iritziak sustatu eta zabaltzeko baliabiderik eskuragarri jartzen ez dutela. Gainera, aztertutako bakar batean ere sortzaileen profil bakan bat ikustea ez da posible. Azkeneko iruzkin gisa esan genezake Deia egunkariko blogak haien artean aunitz ezberdinak diren bitartean, Berrian diharduten blogak bat egiten dutela batez ere jorratutako gaiaz ari bagara, euskal politika bait da hauen mintzagaia.

jueves, 14 de octubre de 2010

Artea vs. Bandalismoa

Banksy-ren obretariko bat
Banksy goitizenaren pean, Britainia Handiko grafiti artista ospetsuenak, gozatzeko aukera eman digu Donostiako bizilagunei menderatzen duen artea eskainiz. Urgull mitikoaren sarreran eta inor ohartu gabe, Donostiako zinemaldian zehar dirudienez, Banksy artista misteriotsuak grafitiaren obra batekin saritu gintuen. Gipuzkoako hiriburuaren udaletxeak hasieran grafiti hura borratu nahi izan bazuen ere, hiritarren kexak erabakia atzera bota zuen . Eztabaida hala ere berpiztu egin da eta grafitiarekiko ikuspegi artistikoak, zein bandalismotzat jotzen dutenen ahotsak dagoeneko entzuten hasiak dira. Eztabaida kalean jarraitzen badu ere, bizitzaren ironiak direnak direla, arte honetan diharduten batzuek margolan kurioso honen gainean beste hainbeste grafiti marka ezarri dituzte, Banksy-ren obra desitsuroso gertau direlarik. Kaleko arte gisa deritzon mundu honetan besteen obra izorratzeko aukera badela jakinda, hona hemen betiko dilema: artea ala bandalismoa?

martes, 12 de octubre de 2010

Interaktibitatea zibermedioetan

Hiru izan dira aztertutako hedabideak: El Diario Vasco, La Vanguardia eta Il Corriere della Sera. Hiru hedabide hauek irakurleen parte-hartze formala sustatzen dute. El Diario Vasco zein italiar hedabidean inkestak ezagutzeko aukerarik ez dagoen bitartean, La Vanguardia egunkariaren on-line bertsioak eskaintza zabala aurkezten du alor honetan.

Aztertutako hedabide guztiek irakurleen partaidetza bultzatzen duten txapelketak dituzte eta hiru bitartekarietan gai ezberdinei buruzko foro anitzetan parte-hartzeko aukera dago. Eztabaida-gune hauetan parte-hartzeko araudia oinarrian behintzat bera da hiru hedabideetan.
Idatzitako berrien inguruan iritzia ematerako orduan berriz egitura nahiko berdina den arren, ezberdintasun txiki batzuk daude. Hiru hedabideek izen ematea nahitanahiezkoa egiten dute, baina gainontzeko irakurleek egindako iruzkinak puntuatzeko aukera soilik DVk eskaintzen du. Il Corriere della Serak bestetik, ez du gainontzeko iruzkinen inguruan inolako balorapen edo salaketa egiteko aukerarik ematen.
Hiru hedabideek ez dute newsletter-ak jasotzeko aukerarik eskaintzen, hala ere berriak gorde, inprimatu edota partekatzeko aukerak aztertutako hedabideetan antzekoak dira. Aipatzekoa da, DV edo La Vanguardiak gehien ikusitako berriei gune berezia eskaintzen dien bitartean, Il Corriere della Serak ez duela aukera hori ematen.

Interaktibitateari dagokionez, eskaintza berdina edo oso antzekoa da hiru hedabideetan. Blog-ak, foroak chat zein videochat edota feed-ak aurkeztu eta jasotzeko zerbitzua, aztertutako hedabide hauetan eskaintzen diren aukerak dira.
Amaitzeko, hiru hedabideek haiekin kontaktuan ipintzeko erraztasunak ematen badituzte ere, esan beharra dago itsu zein gorrentzat beharrezkoak diren tresnak errazten ez dituztela. La Vanguardia eskaintzen duen aukera bakarra letren tamaina aldatzea da. Hiru hedabideek noski Facebook eta Twitter-en jarraitzeko aukera eskaintzen dute.