martes, 26 de octubre de 2010

Blog-en azterketa

Aztertu ditudan 5 blogak bi hedabide ezberdinetakoak dira, alegia, Deia eta Berriako ziber-hedabideenak. Deiaren kasuan Pablo Viñas eta Kike Santaren-en blogak izan dira aztergai.
Deiako bi blog hauetako edukiak aunitz ezberdinak dira, Pablo Viñas-en "Exposición Permanente" izeneko blogak argazkilaritzan oinarritzen da, argazkilari lagunen lanak zein propioak plazaratzeko bide gisa erabiltzen duelarik. Kike Santaren "Jai Alai" blogean berriz, euskal politika da nagusitzen den gaia. Sortze datari dagokionez ere, bata 2008an sortutakoa da Kikerena berriz aurtengo ekainean sortutakoa, lehenengoan noski bigarrenean baino eduki gehiago aurki genezakeelarik.
Pablo Viñas kazetaria ez den bitartean, Kike Santarenek Deian lan egin ohi du. Horregatik agian, "Jai Alai" blogak zerbitzu gehiago eskaintzen ditu, tag, barne blogroll-ak eta bilatzailea adibidez, baina iruzkinak egiteko aukera egonda ere, ez da halakorik aurkitzen sarrera bakar batean. Deiako bi blog hauetan ezinezkoa da egileen profila ikustea.
Multimediari buruz mintzatuz gero Pablo Viñas-en "Exposición Permanente" blogan ez dago bideo edo audioaz gozatzeko aukerarik, ezta tag edo blogroll-ik. Erabiltzaileentzako zerbitzuak, hau da iruzkinak hautatu eta puntuatzeko aukera edo antzeko guneekiko loturarik ere ez dago. Kike Santaren "Jai Alai" blogaren kasuan berriz audio zein bideo sarrerak badira.

Berriaren kasuan hiru izan dira aztertutako blogak: Pello Urzelai-en "Konponbidearen Talaia", Eneko Bidegain-en "Ipar haizea" eta Imanol Muruaren "Mahaia jokoan". Lehenengo biak 2005an sortu ziren bitartean, Imanol Muruaren bloga 2009an sortutakoa da. Hirurak jorratutako gaian bat egiten dute, alegia, Euskal Herriko politika, baita lanbidean ere, Deiako blogan ez bezala kasu honetan denek Berria hedabidearentzako lana egiten bait dute.
"Konponbidearen Talaia" izeneko blogak argazki, audio zein bideoak ikusteko aukera ematen du, beste biak berriz ez dute multimedia eta argazkiak ikuskatzeko aukerarik ematen. Hala ere, hiruak blogetara eramaten ez duten barne estekaz jabetzen dira eta rss zein artxibategiaz gozatzeko aukera eskaintzen dute. Deiako blogekin nolabaiteko lotura egin beharko balitz, bistakoa da Berriako hiru blog hauetan ere ez dagoela iruzkinen inguruko epaiketa edo bozketarik egiteko aukera.

Aztertutako bost blogen nolabaiteko ondorio globalak atera nahi izanez gero, bistakoa da aztertutako bitartekari guzti hauetan jarraitzaileen iritziak sustatu eta zabaltzeko baliabiderik eskuragarri jartzen ez dutela. Gainera, aztertutako bakar batean ere sortzaileen profil bakan bat ikustea ez da posible. Azkeneko iruzkin gisa esan genezake Deia egunkariko blogak haien artean aunitz ezberdinak diren bitartean, Berrian diharduten blogak bat egiten dutela batez ere jorratutako gaiaz ari bagara, euskal politika bait da hauen mintzagaia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario