martes, 30 de noviembre de 2010

Kalean hotz, literaturaren txoko epela Urberan.org gunean

Uberan.org gunean ahalko dira euskarazko literatura zaleak . Nobelagintza soilik ez, antzerkigintza, bertsolaritza, letragintza eta abar bilduko ditu webgune honek. 
Euskal literatura izango da webgunearen muina, baina sortzaileen arteko zubi ere nahi du izan atariak. Horiek horrela, argazkilariak, irudigileak, musikariak… ere izango dute lekurik Uberan.org helbidean.
"Euskal literaturaren itsasoan asko dira han-hemenka bidea urratzen ari diren ontziak, eta bakoitzak du bere ubera. Arrasto horren atzetik jardungo gara HUn, li-teraturak ematen duen guztiari argazkia ateraz", diote arduradunek. 
Biltegi huts izatetik baino harago doa HU. Euskal literatura zaleen ataria izango da. Bertan batuko dira idazle, irakurle, sortzaile txiki, handi, zahar eta berri. Horretarako, bederatzi atalez osatu dute webgunea.
 
Kaia izeneko nabigatzailearen bidez, home horretan, ausazko irudi batekin egingo du topo erabiltzaileak, parean euskal idazle batek egindako hausnarketa duena. 50 artistekin eta 60 bat idazlerekin daukate hitzarmena, dagoeneko, beraien lanak publikatzeko. Hala ere sormen lan bakoitzak, autorearen araberako lizentzia izango du: copyleft ala copyright.

Aingura hegoduna atalak nahi duenak nahi dituen testual argitarazeko aukera ematen du. Oso era errazean, irudiak txertatu, olerki itxura eman edota nahi den moduan igotzeko. Hala ere, webgunea parte hartzaileen aktibitateak aberastuko badu ere, hilean laupabost artikulu sakon eta 50 bat albiste eskegiko dituzte  Euskal Idazleen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntzari esker.

lunes, 29 de noviembre de 2010

Euskadi Literatura Sariak 2010

Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak irabazi du aurtengo Euskadi Literatura Saria, euskarazko haur eta gazte literaturako kategorian, "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" eleberriari esker.
Bestalde, gaztelaniazko haur eta gazte literaturako kategoriako saria eman gabe geratu da, epaimahaiaren arabera, "aurkezturiko lan batek ere ez duelako kalitate baldintzarik bete".
Euskarazko itzulpengintzako kategoriari dagokionez, saria Jesus Mari Mendizabal Iraola ormaiztegiarrak irabazi du, Horacio Quirogak idatziriko "Eguzki kolpea" lanaren itzulpenagatik.
Halaber, ilustraziorik onenaren Euskadi Saria Jokin Mitxelenak jasoko du, "Ipuin-kontalariaren lapikoa" obran eginiko marrazkiengatik. Bestalde, saiakera onenak Joxe Azurmendi Otaegiren "Azken egunak Gandiagarekin" eta Miguel Sanchez-Ostiz Gutierrezen "Sin tiempo que perder" izan dira.
Euskadi Literatura Sarien irabazle guztiek 18.000na euroko diru-saria lortuko dute, eta beste 4.000na euro jasoko dute beren lanak beste hizkuntzetan argitartzen badira. (Europa Press)