martes, 12 de octubre de 2010

Interaktibitatea zibermedioetan

Hiru izan dira aztertutako hedabideak: El Diario Vasco, La Vanguardia eta Il Corriere della Sera. Hiru hedabide hauek irakurleen parte-hartze formala sustatzen dute. El Diario Vasco zein italiar hedabidean inkestak ezagutzeko aukerarik ez dagoen bitartean, La Vanguardia egunkariaren on-line bertsioak eskaintza zabala aurkezten du alor honetan.

Aztertutako hedabide guztiek irakurleen partaidetza bultzatzen duten txapelketak dituzte eta hiru bitartekarietan gai ezberdinei buruzko foro anitzetan parte-hartzeko aukera dago. Eztabaida-gune hauetan parte-hartzeko araudia oinarrian behintzat bera da hiru hedabideetan.
Idatzitako berrien inguruan iritzia ematerako orduan berriz egitura nahiko berdina den arren, ezberdintasun txiki batzuk daude. Hiru hedabideek izen ematea nahitanahiezkoa egiten dute, baina gainontzeko irakurleek egindako iruzkinak puntuatzeko aukera soilik DVk eskaintzen du. Il Corriere della Serak bestetik, ez du gainontzeko iruzkinen inguruan inolako balorapen edo salaketa egiteko aukerarik ematen.
Hiru hedabideek ez dute newsletter-ak jasotzeko aukerarik eskaintzen, hala ere berriak gorde, inprimatu edota partekatzeko aukerak aztertutako hedabideetan antzekoak dira. Aipatzekoa da, DV edo La Vanguardiak gehien ikusitako berriei gune berezia eskaintzen dien bitartean, Il Corriere della Serak ez duela aukera hori ematen.

Interaktibitateari dagokionez, eskaintza berdina edo oso antzekoa da hiru hedabideetan. Blog-ak, foroak chat zein videochat edota feed-ak aurkeztu eta jasotzeko zerbitzua, aztertutako hedabide hauetan eskaintzen diren aukerak dira.
Amaitzeko, hiru hedabideek haiekin kontaktuan ipintzeko erraztasunak ematen badituzte ere, esan beharra dago itsu zein gorrentzat beharrezkoak diren tresnak errazten ez dituztela. La Vanguardia eskaintzen duen aukera bakarra letren tamaina aldatzea da. Hiru hedabideek noski Facebook eta Twitter-en jarraitzeko aukera eskaintzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario