viernes, 28 de enero de 2011

Palindromo lehiaketa


Arrasateko AED elkarteak palindromo lehiaketa du abian otsailaren 11ra arte. Euskal Herri osoko euskaldunek har dezakete parte, palindromoa sortu eta AEDra e-mailez bidaliz. Bi sari egongo dira, Euskal Herriko eta Arrasateko palindromorik onenentzat.
Ez badakizue ere, palindromoa aurretik atzera nahiz atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da.

OINARRIAK
  • Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aukez dezake.
  • Lanek ulergarriak eta zentzudunak izan beharko dute ezinbestean.
  • Palindromoen luzera baloratuko da, nahiz eta epaitzerako orduan ez den izango erabakigarria. Palindromoen luzera hitzen arteko espazioak kontuan hartu gabe neurtuko da.
  • Epaimahaia, Markos  Gimeno palindromogileak, Erdu AEK-k eta Arrasateko Udal Euskaltegiak osatuko dute.
  • Lanak, aed@aedelkartea.comHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali beharko dira, abenduaren 28tik  otsailaren 11ra bitartean. Palindromoarekin batera egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa jarri beharko dira.
  • Irabazleak, otsailaren 21ean, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta facebook-en.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.

 SARIAK
Euskal Herriko onenari:
Debako Txindurri Iturri Nekazalturismo-Sagardotegian bi lagunentzako sagardotegiko afaria, logela bikoitza eta gosaria.

Arrasateko onenari:
Arrasateko Txondorra Erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia.

sábado, 22 de enero de 2011

8.zeregina

Ikusentzunezko produktuak hipertestuetan jorratzen duten funtzioa, lekua eta iturriak zeintzuk diren aztertu dugu. Micon eta Masiperen testuan oinarrituz, sarean ikusentzunezko produktuek duten agerpena handia bada ere hauen kalitatea txikia dela ikusi dugu eta normalean produktu hauek sail bereizietan aurkitu daitezke. Bestetik produktu honen funtzio nagusia normalean, testu idatziaren gehigarri izatea da, nahiz eta errealitatean hipertestuaren eduki osagarri gisa bezala erabili beharko litzatekeen. Eduki huen jatorriari dagokionez bistakoa da hedabideek auto-produkzioaren aldeko lanik egiten ez dutela, horregatik gehienetan agentzien esku jasotako produktuak erabiltzen dituzte.
Eitb, Argia eta Berriaren edizio digitaletan irizpide hauek aztertuz orokorrean, Micon eta Masipek aipatutakoa betetzen dela ikusi izan dugu, gehienetan ikusentzunezko produktua sail bereizietan agertzen da, gainontzeko elementu multimedien aparteko eskaintza bezala eskegi egiten delarik.

7.zeregina

Bigarren post honetan euskarazko hedabide digitalek hipertestuen alde eginiko lanaz aritu gara, eta orokorrean lana hobetu daitekeela uste dut. Multimedia erreminten erabilera banakakoa egin ohi da, elementu ezberdinen batura eduki bakar bat sortzea baino, audio produktu soila edota ikusentzunezko muntaia idatzitako testu osagarrik gabe eskegitako lanak ohikoenak dira. Aztertutako zuzeu, zein argia.com guneak landuenak iruditu zaizkit baina ariketan esan bezala diseinu aldetik batez ere, lan borobilagoa eta itxurosoagoa egitea posiblea dela uste dut. Eitb-k zuzenean telebistan azaleratutako produktu berberakeskegi egiten ditu eta sareak eskaintzen dituen baliabideetara moldatu gabe produktuak zuzenean igotzen ditu gainera.

domingo, 16 de enero de 2011

2.zeregina

Lehenengo post honetan, irakasgai honetako lehenengo eta bigarren zereginetan jorratutakoari buruz arituko naiz:
Ahozko zibertestu baten planifikazioan eta sorreran, urrats eta erabaki linguistiko-diskurtsibo garrantzitsuenak, besteak beste, gaiaren aukeraketaz gain, zibertestua plazaratuko dueen guneak esakintzen dituen aukeren araberako moldaketa eta hartzailearen ezaugarrien araberako tratamendua kontuan hartzea beharrezkoa da. Horretaz aparte, testuaren helburuak zeintzuk diren jakitea eta lana amaitzean horiek gauzatu diren kontuan izatea garrantzitsua da, baita edukiaren egituraketa edota erabiliko ditugun mutimedia erraminten funtzioa zehaztea ere. Azkenik egindako lanaren eraginkortasuna norainokoa den hausnartzea beharrezkoa da, hasieran ezarritako helburuak bete diren jakin behar dugu egindako lana haren funtzio egokia bete dezan.