Biltegi huts izatetik baino harago doa HU. Euskal literatura zaleen ataria izango da. Bertan batuko dira idazle, irakurle, sortzaile txiki, handi, zahar eta berri. Horretarako, bederatzi atalez osatu dute webgunea.
Kaia izeneko nabigatzailearen bidez, home horretan, ausazko irudi batekin egingo du topo erabiltzaileak, parean euskal idazle batek egindako hausnarketa duena. 50 artistekin eta 60 bat idazlerekin daukate hitzarmena, dagoeneko, beraien lanak publikatzeko. Hala ere sormen lan bakoitzak, autorearen araberako lizentzia izango du: copyleft ala copyright.
Aingura hegoduna atalak nahi duenak nahi dituen testual argitarazeko aukera ematen du. Oso era errazean, irudiak txertatu, olerki itxura eman edota nahi den moduan igotzeko. Hala ere, webgunea parte hartzaileen aktibitateak aberastuko badu ere, hilean laupabost artikulu sakon eta 50 bat albiste eskegiko dituzte Euskal Idazleen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntzari esker.
No hay comentarios:
Publicar un comentario