lunes, 29 de noviembre de 2010

Euskadi Literatura Sariak 2010

Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak irabazi du aurtengo Euskadi Literatura Saria, euskarazko haur eta gazte literaturako kategorian, "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" eleberriari esker.
Bestalde, gaztelaniazko haur eta gazte literaturako kategoriako saria eman gabe geratu da, epaimahaiaren arabera, "aurkezturiko lan batek ere ez duelako kalitate baldintzarik bete".
Euskarazko itzulpengintzako kategoriari dagokionez, saria Jesus Mari Mendizabal Iraola ormaiztegiarrak irabazi du, Horacio Quirogak idatziriko "Eguzki kolpea" lanaren itzulpenagatik.
Halaber, ilustraziorik onenaren Euskadi Saria Jokin Mitxelenak jasoko du, "Ipuin-kontalariaren lapikoa" obran eginiko marrazkiengatik. Bestalde, saiakera onenak Joxe Azurmendi Otaegiren "Azken egunak Gandiagarekin" eta Miguel Sanchez-Ostiz Gutierrezen "Sin tiempo que perder" izan dira.
Euskadi Literatura Sarien irabazle guztiek 18.000na euroko diru-saria lortuko dute, eta beste 4.000na euro jasoko dute beren lanak beste hizkuntzetan argitartzen badira. (Europa Press)

No hay comentarios:

Publicar un comentario