Arrasateko AED elkarteak palindromo lehiaketa du abian otsailaren 11ra arte. Euskal Herri osoko euskaldunek har dezakete parte, palindromoa sortu eta AEDra e-mailez bidaliz. Bi sari egongo dira, Euskal Herriko eta Arrasateko palindromorik onenentzat. Ez badakizue ere, palindromoa aurretik atzera nahiz atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da.
OINARRIAK - Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aukez dezake.
- Lanek ulergarriak eta zentzudunak izan beharko dute ezinbestean.
- Palindromoen luzera baloratuko da, nahiz eta epaitzerako orduan ez den izango erabakigarria. Palindromoen luzera hitzen arteko espazioak kontuan hartu gabe neurtuko da.
- Epaimahaia, Markos Gimeno palindromogileak, Erdu AEK-k eta Arrasateko Udal Euskaltegiak osatuko dute.
- Lanak, aed@aedelkartea.comHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali beharko dira, abenduaren 28tik otsailaren 11ra bitartean. Palindromoarekin batera egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa jarri beharko dira.
- Irabazleak, otsailaren 21ean, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta facebook-en.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.
SARIAK Euskal Herriko onenari: Debako Txindurri Iturri Nekazalturismo-Sagardotegian bi lagunentzako sagardotegiko afaria, logela bikoitza eta gosaria.
Arrasateko onenari: Arrasateko Txondorra Erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario