miércoles, 2 de febrero de 2011

Francisco López alias Patxi lehendakari


Bazen behin, Francisco López izeneko  politikari bat. Portugaleteko heldu honek, EAEko hauteskundeetan lehendakari modura aurkezteko erabakia hartu zuen. Obamak Estatu Batuetako afroamerikarrentzat belztasun nahikoa ez zuen modu berean, Lopez-ek euskal hiztunen artean ere mesfidantza sortzen zuen, xehetasun horren irtenbidea euskalduntze prozesu sakon batean zuen erantzuna. Francisco, Paco,  izen euskaldun eta herrikoi batean bilakatu zuen , Patxi. Listo. Ya está, horra hor konponbidea. EAEko lehendakari bezala “hautatua” atera zenean, euskaldunen buru izanda ere, ez zuen eta ez du euskara menperatzen, baina ez du axola, Patxi izena duen gizon bati ezin zaio ezer leporatu. Patxi, gure Patxi!
 Aurreko astean, Euskararen inguruko Batzarrean, mota honetako altxorrekin laztandu zizkigun belarriak:  La desaparición del terrorismo de ETA unirá definitivamente el euskera con la libertad”  edota “el fin de la violencia facilitará las cosas al mundo del euskera”. Eta noski, Euskararen Batzarrean euskaraz zertarako. Esan zuena esateko agian hobe gaztelaniaz mintzatzea. Gure Patxik hobe luke frantsesez aritzea, euskaraz ez baitu aurrerapausorik ematen eta gaztelaniaz berriz hanka sartzen du, horregatik agian Françoise izatera pasatu beharko litzateke. Esandakoa ulertu gabe, ez gintuelako asaldaturik utziko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario