Bilboko San Inazio auzoan euskaltzale, ikertzaile eta euskarari buruzko gaietan interesa izan dezaketen pertsona guztientzat sortu zen Euskararen Etxea. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker; beraren helburua euskarari buruzko gune espezializatua izatean datza.
2004tik irekita dagoen Euskararen Etxeak lau solairu ditu, baina bi gune nagusitan bana daiteke haren barne-egitura. Alde batetik, azken bi solairuek euskal gaietan lanean diharduten elkarte eta erakundeentzat lan bateratua egiteko gunea osatzen dute. Gauzak hala, hirugarren solairuan Euskal Idazleen Elkartea, Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa), Euskal Pen Kluba eta Mendebalde Kultura Alkartea daude. Eta laugarrenean, berriz, Bizkaiko Ikastolen Elkartea. Bestetik, lehenengo bi solairuek euskararekin zerikusia duten erabilera eta jarduerei aurre egiteko gunea osatzen dute. Bertan, Euskararen Interpretazio Zentroa kokatzen delarik (Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea da).
http://www.euskararenetxea.net/index.php?idi=eus