jueves, 3 de febrero de 2011

Zinema Euskaraz


Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ZINEMA EUSKARAZ delako programa bultzatu du, hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera errazteko, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzeko asmoz.
Ekimen honen bidez, zinemaren balioak bultzatu eta euskara kulturaren alorreko komunikazio-tresnatzat eta aisia eta denborapasaren alorreko normalizazio-tresnatzat sustatuko duen film aukeraketa bat helarazi nahi zaie euskal hiritarrei.
ZINEMA EUSKARAZ programaren oinarria filmeen erakustaldia izanik, zinema-aretoetan 20 film euskaraz ikusi, beste 27 DVD formatuan saldu eta www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan doako 30 film baino gehiago streaming (on line) bidez ikusteko aukera bultzatuko da. Horrez gain, akordioak sinatuko dira udal desberdinekin, film horietako batzuk udal zinema-aretoetan pantailaratzeko aukera izan dezaten.
Elkar dendetan eta azalera handietan salgai jarriko diren hurrengo DVDak “El equipo A” eta “Marmaduke” dira. Honela, lau titulu izango dira eskuragai, “Horton” eta “Ice Age 3” abenduan jarri bait ziren salmentan. Doan ikusi daitezkeen filmeen artean arrakasta gehien izaten ari direnak umeei zuzendutakoak dira; hala nola: Glup, Baso ilunean, Cristobal Molon, Txirri eta Mirri eta Txiribiton, eta Betizu eta urrezko zinzarria.
Programa hau abian jartzeko, akordioa sinatu da euskara eta euskal kultura sustatzea  xede duen EITB erakunde publikoarekin, filmen aukeraketa eta bikoizketa eta eskubideen kudeaketa koordinatu eta eskaintza hau sustatu eta ezagutzera eman dezan. Gainera, akordioak mamitu dira Vesa, Sade, Golem eta Circuito Coliseo banaketa-enpresekin, hiru euskal hiriburuetan dituzten aretoetan film hauek ere programa ditzaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario