viernes, 10 de diciembre de 2010

Gurebook liburu digitalen gune berria

Durangoko literatura eta diska azoka izan zen Gurebook atariak haren eskaintza aurkezteko hautatu zuen jazoera. Sareko gune berri honen helburua, liburu elektronikoen euskal ekoizpen guztia salgai izatea da, alegia argitaletxeen salmenta-gune elektroniko integratzailea bihurtzea.
Horretarako liburu elektronikoen liburu denda honek, liburu elektronikoen euskal ekoizpenaren atari espezializatu gisa aurkezten da. Eta eskainitako zerbitzuenn artean,  erositako liburu digitala zure aukerako euskarri elektronikoan jeisteko aurkera dago. Argitaletxe zein autoreen araberako bilaketa eskaintzen du, minutu bakan batean gustuko duzun lana jeisteko aukera eskainiaz.
Sarearen aro berri honetan, paperaren izatea bertan behera geratuko den eztabaida ohikoa den bitartean, mota honetako atariak literatura irakurtketa sustatzeaz gain, modu azkar eta eroso batean nahi duzunean nahi duzuna irakutzeko aukera eskaintzen dute.
Euskarazko zein gaztelaniazko literatura sustatzearen aldeko ekintza oro, positiboa da beti letren arloko munduarentzat.


No hay comentarios:

Publicar un comentario